ud pratkm
7 页
发布者
zurbaranmaruxa
版权 :
保留所有权利
UNITATE DIDAKTIKOA:
Gaiak:
8.
gaia: HERRIA: ELKARREKIN BIZI GARA.
9.
gaia: INGURUNEA ZAINTZEN.
Urtxintxa, H.
H.
5 urte, koord.
Saez Maite, Elkarlanean S.
L.
2001, Donostia.
Izenburuak:
8.
gaia: KALEAN GORA, KALEAN...
[更多]
UNITATE DIDAKTIKOA:
Gaiak:
8.
gaia: HERRIA: ELKARREKIN BIZI GARA.
9.
gaia: INGURUNEA ZAINTZEN.
Urtxintxa, H.
H.
5 urte, koord.
Saez Maite, Elkarlanean S.
L.
2001, Donostia.
Izenburuak:
8.
gaia: KALEAN GORA, KALEAN BEHERA.
9.
gaia: ZABORRIK GABE, HOBE!
Testuingurua:
Gai hauek batera lantzea proposatu zidan irakasleak; alde batetik, programazioarekin
atzeratuta gabiltzalako; eta bestaldetik, klaseko dinamika ez apurtzeko, umeak lan egiteko erara
ohituta baitaude eta errutinak garrantzi handia daukatelako adin honetan.
Hala eta guztiz ere, liburuak
aurkezten dituen ekintza ugarien artean, nahi nituenak aukeratzea, moldatzea eta berriak sortzea
eskaini zidan txokoak eta korruak mantenduz.
Honetarako, irakaslearen iritziaz eta aholkuaz baliatu
naiz.
Gaiari hasiera emateko, apirilaren 21an, Gemmak galdera sorta bat egin zizkion haurrei,
zortzigarren gaiaren horma-irudiaz lagunduta (herriko plaza), horren inguruan elkarrizketa sortuz.
Ondoren, bi gaien ipuinak ordenagailuan jarri zizkion; hau, oso baliabide hona iruditzen zait bi
euskarri baititu (ikus eta entzumenekoa).
Ipuinak lantzeko erabiltzen dituen beste baliabide bat
kantak dira, hauek egunero entzuten ditugu memorizatu arte.
Lehenengo ipuinean, Erraldoi Berekoia-n, berekoitasuna gai nagusia izan arren, herriko
bestelako osagaiak ere lantzen dira; hala nola, lorategiak, jolas tokiak.
.
.
Eta bigarrenean, Hiritik
Mendira-n, gizakion jarduerek naturari egiten dien kaltea.
Ikus dezakegunez, gaiak nahiko zabalak dira, beraz, joko handia ematen dute lan egiteko
orduan.
Honela ba, herriarekin lotuta, bide hezkuntza lantzea aproposa zirudien, gida liburuak
aholkatzen duen moduan.
Eta naturari dagokionez, birziklapena lantzea egokiena iruditu zait, nahiz
eta gidatik aldendu; eskolak jarraitzen duen Agenda 21-n mesederako.
Arestian esan bezala, klaseko dinamika ez apurtzea gomendagarria litzateke, beraz, ikasgelan
betiko jarduerak burutuko ditugu.
Edonola ere, eskolaren azken hilabetetan gaudela kontuan hartu
beharra daukat eta haurrak nahiko aspertuta ikusten dira eguneroko ekintzetan; arrazoi honengatik, bi
irtenaldia egitea proposatu nion Gemmari.
IRIZPIDE METODOLOGIKOAK:
Ikuspegi globalizatzailea eta eraikitzailea dira proiektu honek jarraitzen
dituen irizpideak.
Hauek oso egokiak ikusten ditut.
Alde batetik, hezkuntza etapa honen ezaugarririk
nabarmenetako bat haurraren izate globala baita, funtsean, pertsonaren dimentsio guztiak oso estuki
lotuta daudela esan daiteke, eta ezin dira bakoitza bere aldetik garatu.
Beste aldetik, eraikitzailea
izateak lanari zentzua ematen diolako eta ikasketa esanguratsuak sustatzen baitira; era honetan,
jarduerak ez dira era isolatuan eta testuingurutik kanpo aurkezten, baizik eta, testuinguru baten
barruan zentzua eta funtzionaltasuna izaten dituzten jarduerak proposatzen dira.
Modu berean,
[更少]